Gobierno Vasco

UrratsBat

  • asteartea, 2017ko urriak 10 |
  • LPO mintegia

Urratsbat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta Tknikak koordinatutako Lanbide Heziketako ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko programa da.


Enpresa bat sortzea ez da batere lan erraza; horren jakitun, Urratsbatek zentroak enpresa-haztegi bihurtu nahi ditu. Programan parte hartzen duten proiektuek horrela eskatzen dutenean,  programako partaideek  beste instalazio batzuk ere erabil ditzazkete, hala nola, azterketa fasean dauden prototipoak egiteko tailerrak,…

Honez gain, ikastetxe bakoitzak du enpresa proiektuen garrantzia zabaltzeaz (autoenplegua lan merkatuari irteera emateko bide erreal bezala aurkezteko hitzaldiak…)   enpresa proiektuen dinamizazioaz (tutorizazioaz)  arduratzen den pertsona bat, promotoreari, bere enpresaren sorrera prozesu guztian zehar aholkularitza  eskainiko diola eta bere ondoan  laguntzaile moduan arituko dela.

 

Nori zuzendua dago

  • Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei.
  • Ikastetxeko ikasle ohiei.
  • Urruneko prestakuntzako ikastaroak zein Prestakuntza ofizialaz kanpokoak Ikastetxe horren bitartez egin dituelako zentro horrekin zerikusia duen edozeini.


Eskaintzen dituen zerbitzuak

  • Ikastetxe bakoitzean, prozesua abian den artean, uneoro sustatzaileari laguntzeko prest egongo den programaren arduradun bat.
  • Ikastetxe bakoitzeko Ekintzailearen Bulego bat, behar bezala hornituta, enpresak sortzeko prozesuetan egin beharrekoak garatu ahal izateko.
  • Enpresa martxan jartzeko unean Ikastetxeko ekipamendua erabiltzeko aukera (baldin eta ikastetxean horretarako aukera badago, eta hala egiteak klaseak ohiko eran ematea eragozten ez badu).
  • Ekintzaileari, bere negozio ideia, enpresa bihurtzea errazten dion aholkularitza zerbitzu integrala.


Kanpo loturak

© Hernaniko Lanbide Eskola, CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII, Karmelo Labaka 7
Telefonoa: 943551958 (101) | Telefonoa: 943551958 (202) | Fax: 943330550 | idazkaritza@hernanilanh.eus