Gobierno Vasco

SALTO proiektu europearra

  • asteartea, 2017ko azaroak 7 |
  • Mikel PĂ©rez

SALTO proiektua (Social Action for Life quality training and TOols / Gizarte Ekintza Bizitza Kalitaterako Trebakuntza eta Tresnak). Laguntza behar duten adineko eta aniztasun funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko gizarte-ekintza. Honi  erantzuteko profesionalek  duten egokitze beharrean oinarritzen da, Alzheimer gaixotasuna,  autismoaren espektroko gaitzak edo nahaste psikiatrikoak dituztenei bereziki.


Helburua pertsona horien behar psikosozialei erantzutea da, ematen zaizkien zaintzak eta tratamentuak osatuz. Beraien bizi-kalitatea hobetu nahi da disziplina anitzetan oinarritutako ikuspegi terapeutiko batetik, eta, horri esker, trebetasun fisikoak, psikologikoak, kognitiboak eta sozialak zaintzea eta garatzea.


Erasmus+ek finantziatutako KA2 motako proiektu estrategiko bat da. 2016ko irailaren 1ean hasi zen eta 2018ko abuztuaren 31an amaituko da.


Helburua

Proiektuaren helburua da, laguntza behar duten adineko eta aniztasun funtzionala  duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea

  • arreta sustatuz eta ikuspegi alternatiboak erabiliz
  • gizarte-ekintza ikuspegi terapeutikoaren barruan kokatuz
  • trebetasun fisikoak, psikologikoak, kognitiboak eta sozialak garatuz


Partaideak

Frantzia

ETCHARRY FORMATION DEVELOPPEMENT
Garapen Sozialerako Erakundea
Euskadi eta Landak – Akitania Berria
www.etcharry-entrenamiento-développement.fr

CAMINANTE
Osasun- eta gizarte- ekintzarako elkartea
Pirinio Atlantikoak eta Landak-Akitania Berria
www.asso-caminante.fr

AAPAVA
Mendekotasuna duten adineko pertsoentzako harrera-etxeak kudeatzen dituen elkartea
Euskadi – Akitania Berria


Espainia

MATIA FUNDAZIOA
Mendekotasuna duten adineko pertsonentzako harrera-etxeak kudeatzen dituen erakundea
Gipuzkoa - Euskadi
www.matiafundazioa.net

CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII
Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako ikastetxe integratua
Gipuzkoa - Euskadi
www.hernanilanh.hezkuntza.net


Italia

CEFAL EMILIA ROMAGNA
Gizarte Lanerako eta laguntza sozioprofesionalerako Formakuntza Zentroa
Bolonia - Emilia Romagna
www.cefal.it


UNIVERSITÁ DI BOLOGNA
Hezkuntza Zientzien Saila – Giovanni Maria Bertin
Bolonia - Emilia Romagna
www.unibo.it

ASSOCIAZIONE  C’ENTRO
Osasun- eta gizarte- ekintzarako erakundea
Venecia-Veneto
www.associazionecentro.it


Kroazia

DOM ZA ODRASLE OSOBE VILA MARIA
Ezgaitasuna duten helduentzako harrera-zentroa
Pula - Istria
www.dom-vilamaria.hr

DIOPTER – OTVORENO UCILIŠTE
Osasun- eta gizarte- Lanbide Heziketako Zentroa
Pula - Istria
www.diopter.hr

 

Proiektuan parte hartzailek

Kanpo loturak

© Hernaniko Lanbide Eskola, CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII, Karmelo Labaka 7
Telefonoa: 943551958 (101) | Telefonoa: 943551958 (202) | Fax: 943330550 | idazkaritza@hernanilanh.eus