Gobierno Vasco

Centro Integrado de FormaciĆ³n Profesional

  • hernanilanh.eus

Hernaniko Lanbide-Heziketa Zentrua, Gizarte Berrikuntzako LHII / CIFP de Innovación Social, lanbide-heziketa zentru bateratu bat da.

Zer da Lanbide-Heziketako Ikastetxe Bateratuak

1.– Lanbide-heziketako ikastetxe bateratuak dira, 46/2014 dekretuan ezarritako baldintza guztiak betetzeaz gain, Lanbide Koalifikazioen Katalogo Nazionaleko prestakuntza-eskaintza guztiak dituztenak. Prestakuntza-eskaintza horiek izango dira, hain zuzen ere, baimenduta dituzten lanbide-familia edo -arloei dagozkien eta horrela sortuak edo baimenduak izan diren lanbide-heziketako tituluak eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratutakoak.


2.– Lanbide-heziketako ikastetxe bateratuek euren prestakuntza-jardueretan sartuko dituzten irakaskuntzak hauek izango dira: hasierako lanbide-heziketari dagozkionak, langileen laneratzeko eta birlaneratzeko ekintzei dagozkienak, eta bizialdi osoko ikaskuntzari dagozkionak, lanean dabilen langileriarentzat direnak.

3.– Lanbide-heziketako ikastetxe bateratuek, baimenduta dituzten lanbide-familia edo -arloei dagozkien prestakuntza-eskaintzaz gain, lanbide-informazio eta -orientazioko zerbitzuak ere eskainiko dituzte, eta, hala badagokio, berariazko araudian zehazten denaren arabera, baita beste ikaskuntza ez formal batzuen bidez edo lan-eskarmentuaren bidez –koalifikazioen eta lanbide-heziketaren sistema nazionalaren esparruan– lortutako gaitasuna ebaluatzeko zerbitzuak eta kalitatezko prestakuntza, enplegagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten beste zerbitzu batzuk ere.

Karmelo Labaka Institutu Politeknikoak 50 urte bete zituenekoa (1948-1998)

Karmelo Labaka Institutu Politeknikoak 50. urteurrena (1948-1998) ospatzeko liburu bat argitaratu zuen.


50. urteurreneko liburuaren azala

 


© Hernaniko Lanbide Eskola, CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII, Karmelo Labaka 7
Telefonoa: 943551958 (101) | Telefonoa: 943551958 (202) | Fax: 943330550 | idazkaritza@hernanilanh.eus