Gobierno Vasco

OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA

  • osteguna, 2019ko maiatzak 9 |
  • hernanilanh.eus

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloak 2 urtetan ikasten dira, enpresetan praktikak egiten dira eta espezialitate horretan Oinarrizko Lanbide Titulua lortzeko aukera eskaintzen dute.

Gure ikastetxean Oinarrizko bi Lanbide titulazio eskaintzen dira:





Sartzeko baldintzak

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-ziklo batean sartzeko, honako baldintza hauek GUZTIAK bete behar dira.


• 15 urte beteta izatea, edo urte natural horretan betetzea, eta sartzeko unean edo urte natural horretan 17 urte baino gehiago ez izatea.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa eginda izatea edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa eginda izatea.
• Irakasle taldeak ikaslearen gurasoei edo legezko tutoreei proposatu izana hura Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloren batean hastea.


Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu zikloa amaitutakoan

Titulu honek lehentasuna izango du honako lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietarako onartua izateko.

 

  • Erdi-mailako heziketa-zikloak
    • Elektrizitatea eta Elektronika
    • Informatika eta Komunikazioak
    • Fabrikazio Mekanikoa
    • Instalatze eta Mantentze Lanak
    • Energia eta Ura
    • Erauzpen Industriak
    • Itsasoa eta Arrantza
    • Kimika; Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak
    • Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa
    • Eraikuntza eta Obra Zibila.


Elementu Metalikoen Fabrikazioa, Mekanizazioa aukera

Fabrikazio mekanikoa lanbide-arloaren logoaElektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloaren logoaIraupena:   2000 ordu, bi ikasturte, hauetatik 260 ordu lantokietan.

Lanbide-arloak: Fabrikazio mekanikoa, Elektrizitatea eta Elektronika



HELBURUA:

Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: fabrikazio mekanikoan material metalikoekin (ferrikoak zein ez-ferrikoak) oinarrizko mekanizatze eta muntaia eragiketak egitea, bai eta elementu eta ekipo elektriko eta elektronikoen muntaia eta mantentze eragiketa laguntzaileak gauzatzea, adierazitako kalitatearekin, dagozkion laneko arriskuen prebentzio eta ingurumenaren babes arauak begiratuz eta ahoz zein idatziz komunikatuz, gaztelaniaz, euskaraz eta atzerriko hizkuntzaren batean.


LANBIDE HAUETAKO EDOZEIN IZAN DEZAKEZU: 

  • Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.
  • Telebista eta sateliteen seinaleak hartzeko antenen muntatzailearen laguntzailea.
  • Tresneria elektrikoa eta elektronikoa mihiztatzeko langilea.
  • Zirkuitu inprimatuetako osagaien muntatzailea.
  • Tresneria elektriko eta elektronikoen mantentze-lanetako laguntzailea.
  • Plaka eta tresneria elektriko eta elektronikoen probatzailea eta doitzailea.
  • Industria metalurgikoetako, produktu metalikoen fabrikazioko eta manufaktura-industrietako peoiak eta laguntzaileak.
  • Karbono-altzairuzko materialen errutiloz estalitako elektrodo bidezko arku elektrikozko soldatzailearen laguntzailea.
  • Egitura metaliko astun eta arinen eta hodien soldatzailearen laguntzailea.
  • Eskuzko oxiebakitzailearen laguntzailea.
  • Metalen plasma bidezko eskuzko ebakitzailearen laguntzailea.
  • Prozesu automatizatuetako laguntzaileak.
  • Metal-arotzaren laguntzailea.
  • Egitura metalikoen muntatzailearen laguntzailea.
Bi ikasle proiektu batean lanean
 

HAUXE IKASI BEHARKO DUZU

Lehenengo ikasturtean
Orduak / Asteko
Orduak / Guztira

3020. Fabrikazioko oinarrizko eragiketak

5
165
3021. Soldadura eta metal-arotzeria
4
132

3022. Aluminio eta PVCko arotzeria

4
132
3073. Galdaragintza arineko oinarrizko eragiketak
6
198
3009. Zientzia aplikatuak I
5
165
3011. Komunikazioa eta gizartea I 5 165
Tutoretza eta orientabidea I
1 33
Guztira 30 990
Bigarren ikasturtean
Orduak / Asteko
Orduak / Guztira
3015. Ekipo elektrikoak eta elektronikoak
8
192
E591. Makina-erremintarekin egindako oinarrizko eragiketak(*)
7
168
3019. Zientzia aplikatuak II
6 144
3012. Komunikazioa eta gizartea II
7
168
E800. Laneko prestakuntza eta orientabidea
2
53
Tutoretza eta orientabidea II
1
25
3079. Lantokiko prestakuntza

260

(*) Mekanizazioa aukera

Oinarrizko Curriculum Diseinua
Lan ezarpena

gora

 

Eskuorria: Elementu Metalikoen Fabrikaziorako Oinarrizko Profesionala OCD - Oinarrizko Curriculum Diseinuaren azala (gaztelaniaz) (Fabrikazio Mekanikoa lanbide-arloan) OCD - Oinarrizko Curriculum Diseinuaren azala (gaztelaniaz) (Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloan)

 

Elektrizitatea eta Elektronika

Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloaren logoaIraupena:   2000 ordu, bi ikasturte, hauetatik 260 ordu lantokietan.

Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta Elektronika



HELBURUA:

Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza. Elementu eta ekipo elektriko eta elektronikoen muntatze eta mantentzean laguntza eragiketak gauzatzea, baita eraikinetarako eta eraikin-multzoetarako instalazio-elektrotekniko eta -telekomunikaziokoetan ere, beharrezko teknikak erabiliz, adierazitako kalitatearekin jardunez, dagozkion laneko arriskuen prebentzio eta ingurumenaren babes arauak begiratuz eta ahoz zein idatziz komunikatuz, gaztelaniaz, euskaraz eta atzerriko hizkuntzaren batean.



LANBIDE HAUETAKO EDOZEIN IZAN DEZAKEZU: 

  • Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.
  • Satelite-telebistako antena hartzaileen muntatzailearen laguntzailea.
  • Tresneria telefonikoko eta telegrafikoko instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.
  • Komunikazioko tresnen eta sistemen instalatzailearen laguntzailea.
  • Telefono-instalazioetako instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.
  • Energia elektrikoaren produkzioko eta banaketako industriaren peoia.
  • Sistema mikroinformatikoetako muntatzaile laguntzailea.
 

HAUXE IKASI BEHARKO DUZU

Lehenengo ikasturtean
Orduak / Asteko
Orduak / Guztira
3013. Instalazio elektrikoak eta domotikoak
7
231
3014. Telekomunikazioetako instalazioak 5 165
3015. Ekipo elektrikoak eta elektronikoak
7
231
3009. Zientzia aplikatuak I
5
165
3011. Komunikazioa eta gizartea I
5 165
Tutoretza eta orientabidea I
1 33
Guztira 30  
Bigarren ikasturtean
Orduak / Asteko
Orduak / Guztira
3016. Datuak transmititzeko sareak instalatzea eta mantentzea
6
144
E570. Behe-tentsioko instalazio elektrikoen eta telefonia- eta -komunikazio-instalazioen muntaketa eta mantenimendua
7
168
E571. Elektrizitate- eta elektronika-zerbitzuen bezeroentzako arreta 2 48
3019. Zientzia aplikatuak II
6 144
3012. Komunikazioa eta gizartea II
7
168
E800 Laneko prestakuntza eta orientabidea
2
53
Tutoretza eta orientabidea II
1
25
3018. Lantokiko prestakuntza

260

 

Oinarrizko Curriculum Diseinua
Lan ezarpena

gora

Eskuorria: Elektrizitateko eta Elektronikako Oinarrizko Profesionala OCD - Oinarrizko Curriculum Diseinuaren azala

© Hernaniko Lanbide Eskola, CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII, Karmelo Labaka 7
Telefonoa: 943551958 (101) | Telefonoa: 943551958 (202) | Fax: 943330550 | idazkaritza@hernanilanh.eus