Gobierno Vasco

GRIT proiektu europearra

  • osteguna, 2017ko irailak 21 |
  • Amaia Galarza Larrinaga

GRIT proiektua (GRowth In the Work Based Learning Triangle / Atazetan oinarritutako ikaskuntzaren Triangeluan Hazkunde Prozesua).


Erasmus+-ek finantziatutako KA2 motako proiektu estrategiko bat da. 2016ko irailaren 1ean hasi zen eta 2018ko abuztuaren 31an amaituko da.


Helburua

Proiektuaren helburua, hezkuntza sistema, lan-bizitza eta ikasleen arteko loturak sendotzeko, modu berritzaileak garatzea, probatzea eta esperimentatzea da. Hau dena, ikasleen praktikaldia egiten den bitartean.

Proiektuak, atazetan oinarritutako ikaskuntzan, komunikazioa, interakzioa eta parte-hartzea hobetzeko modu eta tresna berriak sortzen ditu. "Diseinu Zerbitzu" metodologia eta tresna digital libreak erabiliko dira ikasleak, eskolako praktiketako tutoreak eta enpresetako instruktore edo arduradunen arteko ulermena eta elkarrekintza prosezuak garatzeko.


Partaideak

Erakundeen arteko proiektu honen parte-hartzaileak hauek dira:

  • Haaga-Helia University UAS - Helsinki - Finlandia (Koordinatzailea)

  • UAS University of Gent - Gent - Belgika (Bazkidea)

  • Lanbide Heziketa Institutua -Omnia - Helsinki - Finlandia (Bazkidea)

  • Lanbide Heziketa Institutua - Kutsehariduskeskus Tartu - Tartu - Estonia (Bazkidea)

  • Ikaslan (Bazkidea) - (CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII Ikaslanekin elkarlanean arituko da CIFP Iurreta LHII eta CIFP Tartanga LHII-rekin batera)


Kanpo loturak

© Hernaniko Lanbide Eskola, CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII, Karmelo Labaka 7
Telefonoa: 943551958 (101) | Telefonoa: 943551958 (202) | Fax: 943330550 | idazkaritza@hernanilanh.eus