Gobierno Vasco

Esperientzia Egiaztatzeko Egitura

  • ostirala, 2019ko apirilak 12 |
  • hernanilanh.eus

Lanbide-esperientzia handia izan arren titulu ofizialik ez duten pertsonentzako baliabide bat da. Horrela, kualifikazio profesional batean ezarritako konpetentzia-atalak ofizialki akreditatu daitezke, lan-esperientziaren eta bizitzan zehar eskuratutako prestakuntza ez-formalaren gaineko analisi eta ebaluazio baten bidez.

 

 

 

Esperientzia egiaztatzeko tramitea egiten  

[ZERBITZUAK][Esperientzia egiaztatzea]


Egitura horretan sartzeko betebehar nagusia, besteak beste, lan-esperientzia egiaztatzea da.


1. mailako kualifikaziorako, bi urte baino gehiagoko lan-esperientzia eta/edo egiaztatu beharreko gaitasunei lotutako 200 prestakuntza-ordu; eta, 2. eta 3. mailako kualifikaziorako, 3 urteko lan-esperientzia eta/edo 300 prestakuntza-ordu.


Prozedura

Lanbide-esperientzia egiaztatzeko prozesuan parte hartzeko, izena eman behar duzu, Eusko Jaurlaritzak dagokion deialdi publikoa egiten duenean.


Onartua izan ostean, prozesu batean parte hartuko duzu. Prozesu horrek hiru fase ditu:


1. AHOLKULARITZA: Zure lanbide-sektoreko adituek zure historia aztertuko dute, eta zer gaitasun eskuratu dituzun eta zein falta zaizkizun ikusiko dute. Txosten bat egingo dute, hau adierazteko: hurrengo fasera pasatzea egokia dela edo zure lan-esperientzia osatu behar duzula prestakuntzaren bidez.


2. EBALUAZIOA:
Adituen batzorde batek proben bidez ikusiko dute ea egiaztatzeko
eskatu dituzun gaitasunak eskuratu dituzun.


3. ZIURTAGIRIA: Administrazioak ziurtagiri bat egingo du egiaztatutako gaitasun-
unitate bakoitzeko.


Ziurtagiri horiek metatu daitezke, profesionaltasun-egiaztagiria eskatzeko edo lanbide-heziketako titulu batera sartzeko, baldin eta sartzeko baldintzak betetzen badira.

Honen inguruan, informazio gehiago nahi izanez gero, etorri gure ikastetxera.


Inskripzio epeak

Erreferentzi gisa, aurreko aurreinskripzio epeak izan dira:

  • 2019ko martxoak 11tik apirilak 12ra.

  • 2017ko urriak 2tik 20ra.

 

 

© Hernaniko Lanbide Eskola, CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII, Karmelo Labaka 7
Telefonoa: 943551958 (101) | Telefonoa: 943551958 (202) | Fax: 943330550 | idazkaritza@hernanilanh.eus