Gobierno Vasco

ESKAINTZA PARTZIALA

  • osteguna, 2018ko maiatzak 10 |
  • hernanilanh.eus

2018-2019 ikasturtean erdi-mailako ziklo bat eskainiko da Eskaintza Partziala modalitatean.

  • Instalazio Elektrikoetan eta Automatikoetan Teknikaria
    • 0233 Elektronika (132 h datak zehazteko)
    • 0234 Elektroteknia (198 h,  datak zehazteko)
    • 0235 Barneko instalazio elektrikoak (297 h, datak zehazteko)
    • 0239 Eguzki instalazio fotovoltaikoak (66 h,  datak zehazteko)

 

Gure ikastetxeak Eskaintza Partzialaren bidez erdi-mailako bi ziklo eskainiko ditu 2017-2018 ikasturtean. Jarraian ziklo bakoitzean eskainiko diren moduluak:


  • Instalazio Elektrikoetan eta Automatikoetan Teknikaria
  1. 0232 Industria-automatismoak (264 h 2017/09/11tik 2018/03/05era )
  2. 0240 Makina elektrikoak (126 h,  2017/09/11tik 2018/01/17ra)
  3. 0238 Instalazio domotikoak (126 h, 2018/01/18tik 2018/05/22ra)
  4. 0237 Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak (105 h,  2018/03/06tik 2018/05/28ra)


Beste datu jakingarri batzuk:

  • Ordutegia:  astelehenetik ostegunera, 16.00etatik 21.00etara izango da.
  • A ereduan emango da (gazteleraz)
  • Betekizuna: DBH titulua edo antzekoa eduki behar da matrikulatzeko.

Informazio orokorra:

Zure kualifikazio-maila hobetu nahi baduzu eta erregimen arrunteko programazio-ordutegia bete ezin baduzu (matrikula ziklo osorako da) prestakuntza-zikloa moduluka (irakasgaiak) egiteko eta modulu horiek banan-banan ziurtatzeko aukera duzu, Eskaintza Partzialaren bitartez.

  • Zuzeneko modalitatea.
  • 18 urtetik gorakoentzat, betiere erdi-mailako edo goi-mailako zikloetara igarotzeko baldintzak betetzen badituzte edo erdi-mailako edo goi-mailako zikloetara igarotzeko dagokion sarbide-proba gainditu badute (egin nahi duzun/dituzun modulua/k erdi-mailako edo goi-mailako prestakuntza-ziklokoa den kontuan izanik).
  • Bertaratzea derrigorrezkoa da.
  • Ordutegia: zure premietara egokituko da.
  • Matrikula: egin nahi duzun/dituzun moduluaren/moduluen arabera.
  • Lanbide-modulu hori edo horiek gaindituz gero, ziurtagiri akademikoa eta lortutako konpetentziei gehitzeko akreditazio partziala lortuko dituzu.

Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak

Adi: Gaztelaniaz eskainiko da Eskainta Partzialaren bitartez. Irakasleek euskaraz dakite.

Iraupena:   Erdi Mailako Ziklo honen garapena bi ikasturtetan gauzatzen da modalitate arruntarekin, Eskaintza Partzialarekin berriz modulu guztiak eskuratzea beharrezko den denbora. Eskolan garatuko diren moduloak gainditu ostean, lan praktikak egingo dira.

Titulazio hau ikasketa arautukoa izanik, Eskaintza Partzialak, Lanean ari direnek Erdi Mailako Instalazio Elektrikoetan eta Automatikoetan Teknikaria titulua eskuratzeko ikasketak egin ahal izatea errazten du.
 
2016-2017 ikasturtean zikloko hiru modulo eskainiko dira, hirurak behar dira Instalatzaile Karneta eskuratzeko:

  1. 0235 Barneko instalazio elektrikoak (297 h, 2016/09/07tik 2017/02/07ra)
  2. 0236 Banaketa-instalazioak (105 h, 2017/02/07tik 2017/03/27ra)
  3. 0238 Instalazio domotikoak (126 h, 2017/03/27tik 2017/06/05era)


  • Ordutegia:  astelehenetik ostegunera, 17.00etatik 21.00etara izango da.
  • Betekizuna: DBH titulua edo antzekoa eduki behar da matrikulatzeko.

 


HELBURUA:

Titulu honen konpetentzia orokorra da eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, behe-tentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak eta sistema automatizatuak muntatzea eta mantentzea, betiere indarrean dagoen araudia eta erregelamentazioa aplikatuz, kalitate, segurtasun eta laneko arriskuetako protokoloak aintzat hartuz, eta funtzionalitatea eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuz.

LAN MUNDUAN ZEREGIN NAGUSIAK: 

  • Instalatzaile/mantentzaile argiketaria.
  • Eraikuntzako argiketaria.
  • Industria-argiketaria.
  • Mantentze-argiketaria.
  • Sistema domotikoen instalatzailea eta mantentzailea.
  • Antenen instalatzailea/mantentzailea.
  • Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
  • Telefono-instalazioen eta -tresneriaren instalatzailea/mantentzailea.
  • Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea.
Ikasle bat koneksioak doitzen
 

HAUXE IKASI BEHARKO DUZU

Lehenengo ikasturtean
Orduak / Astero
Orduak / Guztira
0232. Industria-automatismoak
 8
264
0233. Elektronika
 4
132
0234. Elektroteknia
 6
198
0235. Barneko instalazio elektrikoak
 9
297
0239. Eguzki-instalazio fotovoltaikoak
 2
 66
E100. Ingeles teknikoa  1  33
     
Bigarren ikasturtean
Orduak / Asteko
Orduak / Guztira
0236. Banaketa-instalazioak
 5
105
0237. Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak
 5
105
0238. Instalazio domotikoak
 6
126
0240. Makina elektrikoak
 6
126
0241. Laneko prestakuntza eta orientabidea
 5
105
0242. Enpresa eta ekimen sortzailea
 3
 63
0243. Lantokiko prestakuntza  - 380

 


Gipuzkoa osoko Eskaintza Partziala

Gipuzkoako Eskaintza Partzial osoa erakusten du Ikaslanek bere webgunean.

Gipuzkoako herriak eta eskualdeak

 


Kualifikazio Profesionalak, Konpetentzia Unitateak eta Lanbide Heziketako Tituluen arteko erlazioa

  • hernanilanh.eus

Heziketa eskaintza ezberdinak baliatuz ikasi daitezke Kualifikazio Profesionalak eta Lanbide Heziketako Tituluak eskuratzeko beharrezkoak diren Heziketa Unitateak.

Heziketa modalitateak:

  • Kualifikazio Profesionaletako ikastaroak.
  • Hasierako LHko Lanbide Moduluak
    • eskaintza Partzialaren bidez.
    • eskaintza arruntaren bidez.

Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak

Heziketa Ziklo honek 2 Kualifikazio Profesional oso biltzen ditu (1 eta 2) eta hirugarren bat osatu gabea (3):

  1. ELE257_2 Behe tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea.
  2. ELE043_2  Eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak muntatzea eta mantentzea.
  3. ENA261_2 Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzea eta mantentzea.

Hauetako lehenengoarekin (ELE043_2), Instalatzaile Karneta eskuratzen da.

Eskaintza Partzialaren bidez 2016-2017 ikasturtean ziklo honetako 3 modulu eskainiko dira, Instalatzaile Karneta eskuratzeko beharrezkoak.


Tabla con la relación entre Cualificaciones Profesionales, Unidades de Competencia y Títulos de FP

© Hernaniko Lanbide Eskola, CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII, Karmelo Labaka 7
Telefonoa: 943551958 (101) | Telefonoa: 943551958 (202) | Fax: 943330550 | idazkaritza@hernanilanh.eus