Gobierno Vasco

Erasmus+

  • asteartea, 2016ko azaroak 22 |
  • Erasmus+ taldea

Erasmus+,  2014-2020 denboraldian, hezkuntza, formakuntza, gazteria eta kirolaren eremuan izango den programa europarra da.


Erasmus+, gure hezkuntza, formakuntza eta gazteriaren sistemek, lan mundurako nahiz gaur egungo eta etorkizuneko gizarterako beharrezkoak diren gaitasunak barneratzeko ikaskuntza eta irakaskuntza batekin hornitzeaz gain, lan aukerak eta garapen pertsonala sustatzen dituen programa bakarra da.

Hernaniko Lanbide Heziketaren Erasmus karta (gaztelaniaz)

 

 

Hernaniko Lanbide Heziketaren Erasmus karta (ingelesez)

KA1

Hernaniko Gizarte Berrikuntzako LHII-n bai erdi mailako zikloetako (KA102), bai goi mailako zikloetako gure ikasleek (KA103) praktikak enpresa europarretan egiteko aukera izatea beharrezkoa ikusten dugu, horrek ikasleari zenbait abantaila ekartzen dizkiola uste baitugu. Hori dela eta, ERASMUS+ programan parte hartzen dugu.


Parte hartzen duten herrialde europarretako hezkuntza- eta prestakuntza-sistemen arteko trukea, lankidetza eta mugikortasuna erraztea du programa honek helburu nagusia, munduan kalitateko erreferentzia bat bihur daitezen.

KA2

2016/2017 ikasturtea

Aurreko ikasturtean lau ikasle izan baziren Lantokiko Prestakuntza (LP) Europako herrialde desberdinetan egiten, aurten bost izango dira, Animazio Soziokultural eta Turistiko Goi Mailako Zikloko bigarren mailako bost ikasle.


2016/2017 ikasturtea

Lau ikasle izan dira Lantokiko Prestakuntza (LP) Europako herrialde desberdinetan egiten.


Kanpo loturak





© Hernaniko Lanbide Eskola, CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII, Karmelo Labaka 7
Telefonoa: 943551958 (101) | Telefonoa: 943551958 (202) | Fax: 943330550 | idazkaritza@hernanilanh.eus