Gobierno Vasco

ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA

  • hernanilanh.eus |
Enplegurako Prestakuntzan eskaintzen diren ikastaro guztiak Lanbide Kualifikazioen Katalogoaren barruan eskaintzen dira eta ikastaro bakoitzari dagokion lanbide ziurtagiria bermatzen da.
 

Lanbide ziurtagiria dokumentu ofiziala da eta horren bidez pertsona batek bere ibilbide profesionalean izan duen bilakaeran lortu dituen gaitasunak egiaztatzen ditu. Egiaztagiri honek “Kualifikazio Profesionalen Katalogo Nazionala”ri egiten dio erreferentzia, Lan Administrazioak ematen du eta lan merkatuan lanbide batek eskatzen duen prestakuntza profila zehazten du.

Langile eta langabetuei zuzendutako ikastaroak

Kualifikazio Profesionalak, Konpetentzia Unitateak eta Lanbide Heziketako Tituluen arteko erlazioa

  • hernanilanh.eus

Heziketa eskaintza ezberdinak baliatuz ikasi daitezke Kualifikazio Profesionalak eta Lanbide Heziketako Tituluak eskuratzeko beharrezkoak diren Heziketa Unitateak.

Heziketa modalitateak:

  • Kualifikazio Profesionaletako ikastaroak.
  • Hasierako LHko Lanbide Moduluak
    • eskaintza Partzialaren bidez.
    • eskaintza arruntaren bidez.

Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak

Heziketa Ziklo honek 2 Kualifikazio Profesional oso biltzen ditu (1 eta 2) eta hirugarren bat osatu gabea (3):

  1. ELE257_2 Behe tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea.
  2. ELE043_2  Eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak muntatzea eta mantentzea.
  3. ENA261_2 Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzea eta mantentzea.

Hauetako lehenengoarekin (ELE043_2), Instalatzaile Karneta eskuratzen da.

Eskaintza Partzialaren bidez 2016-2017 ikasturtean ziklo honetako 3 modulu eskainiko dira, Instalatzaile Karneta eskuratzeko beharrezkoak.


Tabla con la relación entre Cualificaciones Profesionales, Unidades de Competencia y Títulos de FP

© Hernaniko Lanbide Eskola, CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII, Karmelo Labaka 7
Telefonoa: 943551958 (101) | Telefonoa: 943551958 (202) | Fax: 943330550 | idazkaritza@hernanilanh.eus