Gobierno Vasco

ERASMUS+: Hernani LHtik Suediara

  • igandea, 2019ko martxoak 24 |
  • Erasmus+ arduraduna

 


Mathematics Revisited Erasmus+ proiektuaren logoa


Oinarrizko Lanbide Heziketako 4 ikasle Suediara bidaiatu dute. Elementu Metalikoen Fabrikazioko OLHko zikloan burutzen ari garen Mathematics Revisited Erasmus+ proiektuaren baitan, programatutako jarduerak burutuko dituzte 4 ikasleek, Europako beste lurraldeetako ikasleekin batera.

 

 


Aireportuan Suediara eramango dituen hegaldiaren zain, 4 ikasleak eta 2 irakasleak

 

Dagoeneko pasa dira ia 6 hilabete nazioarteko Erasmus+ proiektua (Mathematics Revisited) hasi genuenetik eta orain datorkie gure ikasleei egindako lanak dakarren saria. Datorren igandetik, martxoak 24, hurrengo ostirala arte, martxoak 29, Suedian amaituko dute gure OLHko 4 ikaslek 2. mailako zati teorikoa, praktiketara joan aurreko azken astea hain zuzen.


Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak, Europako beste 5 ikastetxetako ikasleekin batera, bi urtetan zehar garatuko duten proiektu bat ari dira aurrera eramaten eta honen ardatza matematikak dira. Baina, proiektu honen ikuspegia da bere alderdi berritzaile eta erakargarriena; matematikak, artea eta literatura abiapuntutzat hartuta landuko baitituzte, bertan parte hartzen duten ikasleek. Hortaz, matematikak lanketa integratzaile eta zeharkako batetik lantzen hasiak dira eta lanketa honen parte dira, proiektuan zehar izango ditugun bidai eta bisitak.


Lehenengoa da egun gutxi barru dagokiguna. Avesta izeneko suediar hirian gure 4 ikasle eta 2 irakasle elkartuko dira, beste ikastetxeetako ikasleekin topaketa antolatuz, bertan proiektuan aurrera eramandako ekintzak plazaratu, konpartitu eta hori gutxi balitz, kultura eta jende ezberdinak elkarlanean ezagutzeko aukera zanen dute, proiektuko taldea osatzen duten ikastetxeak Austria, Grezia, Errumania, Malta, Suedia eta gurea baitira.


Aurrerago bizipenen berri emango dugu. Adi egon zaitezte!!

 

Gizarte sareetan

  • Joaneko bidaia


  • 1. eguna

 

 


  • 2. eguna




  • 3. eguna


  • 4. eguna

 

  • 5. eta azken eguna

 

© Hernaniko Lanbide Eskola, CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII, Karmelo Labaka 7
Telefonoa: 943551958 (101) | Telefonoa: 943551958 (202) | Fax: 943330550 | idazkaritza@hernanilanh.eus