Gobierno Vasco

Erasmus+: Lantokiko prestakuntza europan

  • asteartea, 2019ko otsailak 19 |
  • Erasmus+ arduraduna

 

Bidaiatzeko prest dauden ikasleak  


Institutu honetako ikasle batzuk aurki joango dira Europako beste lurralde batzuetara Lantokiko Prestakuntza egitera. Erasmus+ bekei esker egingo dute bidaia Portugal, Italia, Eskozia eta Poloniara.

 

 

Bidaiatzeko prest dauden ikasleak  

 

Esperientzia aberasgarria da praktikaldiak irauten duen epean atzerrian bizi eta lan egitea. Pertsona berriak, beste kulturak, hizkuntzak, lan egiteko moduak ezagutzeko era aparta da. Probatzen duten ikasle gehien-gehienek oso positibotzat dute.


Lantokiko prestakuntza

Heziketa zikloen amaieran, jasotako trebakuntza lan-eremuan erabiltzeko xedea dute lantokietan egiten diren praktikaldiok. Ikasle askorentzako lan-munduarekin duten lehen harremana da.

Heziketa Zikloaren arabera, Oinarrizkoa, Erdi mailakoa edo Goi mailakoa izan, ordu kopurua ezberdina izaten da. Gaur egun Oinarrizkoan 260 ordukoa da Lantokiko Prestakuntzaren iraupena, 380 ordukoa Erdi mailetan eta 360 ordukoa Goi mailetan.


Ekitaldia Bilbon

Ekitaldia antolatu du IKASLAN, Lanbide Heziketako Institutu Publikoen Elkarteak Bilbon, Erasmus+ beka jasota, Lanbide Heziketako praktikaldia atzerrian egingo duten ikasleei zuzendua.

 

Gure ikasleak ekitaldian  
Ekitaldiko argazkia  

 

© Hernaniko Lanbide Eskola, CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII, Karmelo Labaka 7
Telefonoa: 943551958 (101) | Telefonoa: 943551958 (202) | Fax: 943330550 | idazkaritza@hernanilanh.eus