Gobierno Vasco

Beatbox tailerra

  • asteazkena, 2018ko abenduak 19 |
  • Aitor Landaluze

Gaur Boris Bringas Beatboxerra institutuan izan da. Orodreth izenarekin ezaguna, Boris aurtengo  Euskal Herriko beatbox  txapelduna da eta mundu mailan oso ezaguna da.


Orodreth (Boris) ikasleei erakusten

 

 

 

Beatboxa Hip Hop kulturaren adar bat da, instrumenturik gabe aho zein gorputza baliatuz erritmo biziak eta soinu erregistro pila bat egitea da bere helburua. Bronxen sortutako jarduera den arren Euskal Herrian ere bere lekua topatu du eta asko dira gazteen artean estilo eta kultura hau jarraitzen dutenak.

Hip Hop kulturaren ezaugarri eta jatorria azaldu ondoren ikasleekin soinu horiek egiteko hastapeneko tailer bat egin du. Ikasleek  froga batzuk egiteko aukera izan dute eta gure artean beatboxer potentziala badagoela ikusi dugu ere!

Boris, egiten duen horretan Euskal Herriko erreferente bat da eta oso hurbil eta jator aritu da gurekin.


Oso gustura ibili gara. Eskerrik asko!

 

 

Orodreth (Boris) ikasleei erakusten

 

 

   
Orodreth (Boris) ikasleekin, talde argazkia  

 


Gizarte sareetan

© Hernaniko Lanbide Eskola, CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII, Karmelo Labaka 7
Telefonoa: 943551958 (101) | Telefonoa: 943551958 (202) | Fax: 943330550 | idazkaritza@hernanilanh.eus