Gobierno Vasco

Mugikortasun Jasangarriaren Astearen aurkezpena

  • Ostirala, 2018ko irailak 14 |
  • hernanilanh.eus

Hernaniko Udaleko arduradunak izan dira gaur ikastetxean. Agenda 21en baitan Mugikortasun Jasangarriaren Astearen aurkezpena egiteko prentsaurrekoa eskaini dute.

 

Udaleko ordezkariak eta eskolako ikasle, irakasle eta zuzendaritzako kideak  


 

Hernaniko Udaleko ordezkaritza batek prentsaurrekoa eskaini du «Gizarte Berrikuntza LHII» Hernaniko Lanbide Heziketa Institutuan. Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearen inguruan Hernaniko Udalak antolatu dituen jarduerak azaldu dituzte.


Haien berri eman dute:


  • Estibalitz Aldeiturriaga Amuriza, Hezkuntza Jarduera Fisikoa eta Kirol Zinegotziak

  • Mertxe Gomez Gonzalez Agenda21 arduradunak

  • Amaia Lisbona Azpeitia Energia Teknikariak



Hernaniko Lanbide Heziketa Institutuko Eskolako Agenda 21 ekimena elkarlanean aritu da Hernaniko Udalarekin Mugikortasunari lotutako egitasmo bat gauzatzen. Horren bidez Txirringak Aparkatzeko beharra aztertu, euskarriak diseinatu eta eraiki dira. Eskola aldetik ardura izan duten bi irakasleek ekimenari buruzko nondik norakoak azaldu dituzte:


  • Aitor Zabala

  • Joana Zamora


Mugikortasunari lotutako egitasmoan, Txirringa aparkatzeko euskarriak, parte hartu duten Heziketa Zikloetako taldeak:



Arduradunekin batera izan dira txirringak aparkatzeko euskarriak eraiki dituzten ikasleak. Izan duten esperientzia azaldu dute.

 

«Askoz gusturago ikasi dugu erabilera erreala izango duten euskarri hauek egiten»


© Hernaniko Lanbide Eskola, CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII, Karmelo Labaka 7
Telefonoa: 943551958 (101) | Telefonoa: 943551958 (202) | Fax: 943330550 | idazkaritza@hernanilanh.eus