Gobierno Vasco

EuskoSkills 2018: Instalazio Elektrikoak modalitatean irabazlea

  • ostirala, 2018ko maiatzak 11 |
  • hernanilanh.eus

Hodei Aguilar izan da irabazlea EuskoSkill 2018ko Instalazio Elektrikoak Modalitatean.

 

SEA Goi-mailako Zikloko ikaslea  da Hodei eta ikastetxea ordezkatu du 2018ko Lanbide Heziketako 'trebezia' txapelketan adierazitako modalitatean.

 

Hodeik irabazi du EuskoSkills2018 Instalazio Elektrikoak modalitatean

 

Lanbide Heziketako "Olinpiar Jokoen" parekotzat har daitekeen EAEko EuskoSkills txapelketa honen 2018ko ekinaldi hau Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak antolatzen du. Txapelketako familia batekin lotuta dagoen Lanbide Heziketako edozein Ziklotan matrikulatuta dauden ikasleek parte har dezakete, Oinarrizko, Erdi zein Goi mailakoek.

Instalazio Elektrikoak Modalitatean aurkeztu da Hodei. Apirilaren 19an Usurbilen izan da modalitateari dagokion lehiaketa. Ikasle bakoitza irakasle batekin aurkeztu behar da, Odeirekin Esteban izango da irakasle hori. Txapelketarako prestatzen lagundu diote Esteban eta Jokin, Elektrika Mintegiko irakasleek.

 

Hodeik irabazi du EuskoSkills2018 Instalazio Elektrikoak modalitatean




Proba

Usurbilgo Lanbide Heziketako Institutuan burutu zen Instalazio Elektrikoak Modalitateko proba ostegunean, 2018ko apirilak 19an.

Goizeko 9:30ak eta 14:30ak arte aritu ziren ikasleak Instalazio Elektrikoen inguruko trebetasunetan lehiatzen.

 

Ikasleak proba lantzen

 

Irakasleak 15:30ak arte aritu ziren ikasleek egindako lana neurtzen. Emaitzak ekainean jakitera emango dira.

Lehiaketan parte hartu dute Irungo Bidasoa LHII, Usurbil LHII, Tolosako Tolosaldea LHII, Bergarako Miguel Altuna LHII, Eibarko Armeria Eskola LHII eta Hernaniko Gizarte Berrikuntza LHIIko ikasle eta irakasleek. Zorionak guztiei !!


Kanpo-loturak

© Hernaniko Lanbide Eskola, CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII, Karmelo Labaka 7
Telefonoa: 943551958 (101) | Telefonoa: 943551958 (202) | Fax: 943330550 | idazkaritza@hernanilanh.eus