Gobierno Vasco

EuskoSkills 2018

  • ostirala, 2018ko apirilak 6 |
  • hernanilanh.eus

Hodei, SEA Goi-mailako Zikloko ikaslea aurkeztuko da gure ikastetxearen ordezkari gisa aurki ospatuko den Lanbide Heziketako 'trebezia' txapelketara.

 

Hau da «EuskoSkills 2018»aren logoa

 

Lanbide Heziketako "Olinpiar Jokoen" parekotzat har daitekeen EAEko EuskoSkills txapelketa honen 2018ko ekinaldi hau Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak antolatzen du. Txapelketako familia batekin lotuta dagoen Lanbide Heziketako edozein Ziklotan matrikulatuta dauden ikasleek parte har dezakete, Oinarrizko, Erdi zein Goi mailakoek.

Instalazio Elektrikoak Modalitatean aurkeztuko da Hodei. Apirilaren 19an Usurbilen izango da modalitateari dagokion lehiaketa. Ikasle bakoitza irakasle batekin aurkeztu behar da, Odeirekin Esteban izango da irakasle hori. Txapelketarako prestatzen lagundu diote Esteban eta Jokin, Elektrika Mintegiko irakasleek.

 

Hodei EuskoSkills 2018rako prest


Garatu ahala berri hau eguneratuko dugu.


Proba

Usurbilgo Lanbide Heziketako Institutuan burutu zen Instalazio Elektrikoak Modalitateko proba ostegunean, 2018ko apirilak 19an.

Goizeko 9:30ak eta 14:30ak arte aritu ziren ikasleak Instalazio Elektrikoen inguruko trebetasunetan lehiatzen.

 

Ikasleak proba lantzen

 

Irakasleak 15:30ak arte aritu ziren ikasleek egindako lana neurtzen. Emaitzak ekainean jakitera emango dira.

Lehiaketan parte hartu dute Irungo Bidasoa LHII, Usurbil LHII, Tolosako Tolosaldea LHII, Bergarako Miguel Altuna LHII, Eibarko Armeria Eskola LHII eta Hernaniko Gizarte Berrikuntza LHIIko ikasle eta irakasleek. Zorionak guztiei !!


Kanpo-loturak

© Hernaniko Lanbide Eskola, CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII, Karmelo Labaka 7
Telefonoa: 943551958 (101) | Telefonoa: 943551958 (202) | Fax: 943330550 | idazkaritza@hernanilanh.eus