Gobierno Vasco

Gaurko egunean duela 70 urte

  • osteguna, 2018ko martxoak 1 |
  • Hernaniko Lanbide Heziketa

1948ko martxoak 1ean hasi ziren Hernaniko Lanbide Heziketako Instituan eskolak ematen. 70 urte hauetan izen ezberdinak izan ditu gaur egun Gizarte Berrikuntzako LHII den honek.

 

Hasiera hartako bi irakasle eta hiru ikasleri omenaldi xume bat egingo diegu gaurkoan, urte guzti hauetan izan diren ikasle eta irakasle guztiei zuzendua.

Bideo bat prestatu dugu.

Omendutakoei agurra dantzatzen

Bideoaren argazkia

 

Ibilbidea gaurko egunez duela 70 urte abiatu zuen Hernaniko Lanbide Heziketa Institutu honek. Martxoaren 1. egunean, ikasturtea amaitzeko hilabete gutxi falta zirela. Prestakuntza lanak 1947ko irailean hasi zituzten lehenengo bi irakasleak izan zirenek. Gauza asko egiteko eta baliabide mugatuak zirela eta 1947-1948 ikasturtearen hasiera martxora arte atzeratu zen.

 

Omenaldia

Omenaldi xume bezain unkigarria izan da duela 70 urte eskola abiatu zuten irakasle eta ikasleei eskainitakoa.

 

Omendutakoei agurra dantzatzen Omendutakoei harrera

1948. urteko lehen ikasturte hartan bi irakasle eta hamalau ikasle izan ziren.

Irakasleak:

  • Cruz Etxeandia
  • Eduardo Manzanedo

Ikasleak:

  1. Antonio Amonarraiz 
  2. Jose Ramón Claraco 
  3. José Erdozia 
  4. Antonio Errazquin 
  5. José Luis Gonzalez 
  6. Francisco Gorospe 
  7. Juan Martin Larumbe 
  8. Eusebio Muñoa
  9. Juan Mari Navarro
  10. Javier Rodriguez 
  11. Arturo Rodriguez 
  12. Ignacio Sarriegui 
  13. Alberto Zapirain 
  14. Martin Zugasti
  15. Jose Luis Maidagán (hurrengo ikasturtean batu zitzaien)

 

Lehenengo promozioko eta aurtengo ikasle eta irakasleak (Kronikak ateratako argazkia)  

 

Omendutakoak dira hasierako bi irakasleak Cruz Etxeandia eta Eduardo Manzanedo, eta hasierako talde hartatik gure artean dauden hiru ikasle, Eusebio Muñoa, Juan Mari Navarro eta Martin Zugasti. Oraigarri plaka bana eman diete gaur egun eskolan ikasten diharduten hiru ikasle eta bi irakaslek.

 

Omenaldi ekitaldiaren ondoren eskolako instalazioak bisitatu dituzte. Amaitzeko bazkaltzera joan dira emazteekin eta zuzendaritza taldeko kideekin batera herriko jatetxe batera.

 

Bazkalostean omendutakoak emazteekin eta zuzendaritza taldea  


Ibilbideari buruzko zenbait datu jakingarri

EPO, Escuela Profesional Obrera

1948 urtean sortu zen EPO, Karmelo Labaka Hernaniko Parrokoaren eskutik. Eskola txiki bat zen 242m”-koa. Eskola hau “Cine Ideal” zen eraikuntzan sortu zen (Juan de Urbieta kalean). 5 ikasle eta 2 irakaslerekin hasi zen.


Escuela de Aprendizaje Industrial Carmelo Labaka

1962.ean eskola gaurko eraikinera ekarri zen. 292 ikasle zeuden matrikulatuta eta pentsatuta zegoen 400 ikasleentzako izatea. 700 ikasle eduki izan zituen.


S.KOOP. Carmelo Labaka

1981.ean Sozietate Kooperatibo gisa eratu zen 21 bazkiderekin.

 

K.L. Institutu Politeknikoa / Instituto Politekniko K.L.

1994. urtean eskola sare publikora batu zen.

 

Hernaniko Institutua

1997/98 ikasturtean Batxilergo Institutuarekin elkartuta Hernaniko Institutua eratu zen.
duelarik.

 

Hernani BHI

21. mendearen lehenengo urteetan Batxilergo Institutua DBHko Institutuekin elkartuta Hernani BHI sortzen da.

 

Gizarte Berrikuntzako LHII / CIFP de Innovación Social

2015/2016 ikasturtean Lanbide Heziketa berriz ere berekasa, Institutu gisa eratu zen, Hernani BHItik banatuz.

 


Kanpo-loturak

Komunikabideetan:

Atzoko ekitaldira bertaratu ziren komunikabideei gure esker ona adierazi nahi diegu. Jarraian beraiek argitaratutakoa.

 


 


© Hernaniko Lanbide Eskola, CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII, Karmelo Labaka 7
Telefonoa: 943551958 (101) | Telefonoa: 943551958 (202) | Fax: 943330550 | idazkaritza@hernanilanh.eus