Gobierno Vasco

Lantokiko Prestakuntza Europan

  • asteartea, 2018ko otsailak 13 |
  • Erasmus+

Animazio Soziokultural eta Turistikoko bigarren mailako bost ikasle eta Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuko bigarren mailako ikasle bat Lantokiko Prestakuntza (LP) Europako herrialde desberdinetan egitera joango dira martxoaren hasieran.

 

Europara joango diren 6 ikasleak

 

Hernaniko Gizarte Berrikuntzako LHII-n bai erdi mailako (KA102), bai goi mailako gure ikasleek (KA103) praktikak enpresa europarretan egiteko aukera izatea beharrezkoa ikusten dugu, horrek ikasleari zenbait abantaila ekartzen dizkiola uste baitugu. Hori dela eta, ERASMUS+ programan parte hartzen dugu.

Honela bada, aurten, Ioritz, Amaia, Ainhoa, Irune, Karen eta Martin Italia, Polonia, Irlanda, Eskozia, Txekiar Errepublika eta Maltako hiri desberdinetara joan zaizkigu esperientzia hau bizi eta asko ikasteko gogoz. Zorte on!

 

Europara joango diren 6 ikasleak



Kanpo-loturak

© Hernaniko Lanbide Eskola, CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII, Karmelo Labaka 7
Telefonoa: 943551958 (101) | Telefonoa: 943551958 (202) | Fax: 943330550 | idazkaritza@hernanilanh.eus