Gobierno Vasco

Janari bilketa, SOS errefuxiatuak

  • ostirala, 2017ko azaroak 17 |
  • Gizarte Berrikuntza

Hernaniko Gizarte Berrikuntzako LHIItik ere bat egiten dugu Atenaseko Victoria hotelean errefuxiatuei laguntzeko egiten ari den jan eta diru bilketa kanpainarekin.


Janari eta diru bilketaren orria

 

 

Atenas erdiguneko Victoria Hotela zena alokatu eta eraberritu du SOS errefuxiatuak errefuxiatuentzat eguneko Gizartze-Zentro gisa erabiltzeko, otorduak, tailerrak, osasun laguntza.

Janari eta diru biltzeari ekin diote hainbat taldek.


Kepa Alvarez (SOS Errefuxiatuak):
«Ez da nahikoa janari iristen eskariari erantzuteko, eta ahal duguna egiten dugu; lehen bati emateko aukera geneukana, orain hiruren artean banatu behar dugu». «iaz 18.000-20.000 errefuxiatu baldin bazeuden Atenasen, 30.000 inguru izango dira orain.»

«ezinbestekoa da Victoria proiektua, zuzenean hemengo (Hernani eta inguruko) elkarte eta bolun­tarioek kudeatua. Ez daukagu inoren dependentziarik, eta prozesu guztia dago gure esku, guk kontrolatzen dugu; hemen janaria biltzen dugunetik, Victoriara iristen den arte».

600-700 otordu egunean... eta gehiago behar dira.


Ixiar Villalba (Pasaportes para Siria): «Proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan nuen, eta izugarri gustatu zitzaidan. Oso irekia da, eta ez dauka inoren dependentziarik». «egun osoko zerbitzuak eskaintzen dizkiete bertan, lo egitea izan ezik. Eguneko zentro bat bezala da».

 

Furgoneta berria erosteko ere, dirua biltzen ari da Hernaniko SOS Errefuxiatuak. Aurrekoa erre egin zieten Atenasen.

«Furgoneta berria erosteko, 3.000 euro inguru falta zaizkigu oraindik»

Furgonetarentzat aportazioak egiteko, kontu korrontea zabalik dago, Hernaniko Bankoan: 0138 0019 5400 1079 7608.

 

Intxaurrondoko Zaporeak taldeak prestatzen ditu otorduak Victorian, errefuxiatu eta boluntarioentzat.

Zaporeak talde solidarioak egunero egunero, menu orekatu bat prestatzen du, egin beharreko erosketak egiten dituzte, eta otorduak etxera eramaten dituzten errefuxiatuentzat, enbasatuta.

 

Janari eta diru bilketaren orria
 

 

Gizarte sareetan

Kanpo loturak

© Hernaniko Lanbide Eskola, CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII, Karmelo Labaka 7
Telefonoa: 943551958 (101) | Telefonoa: 943551958 (202) | Fax: 943330550 | idazkaritza@hernanilanh.eus