OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA 3 urtekoa

  • asteazkena, 2020ko martxoak 4 |
  • hernanilanh.eus

Oinarrizko Lanbide Heziketa 3 ikasturtetan eskaintzen dugu. Proiektu berritzaile honek hainbat abantaila ditu 2 urtekoarekin aldaratuz, curriculumean azaltzen diren moduluez gain bestelako gaitasunak lantzen baititugu: trebetasun sozialak garatzen dira, teknologia berrien bidezko proiektuak egiten dira, hizkuntza eta matematika errefortzuak ematen zaizkie eta kirol ekintzak egiten dituzte; hori guztia ikasleen egoera pertsonala kontuan hartuz eta banakako jarraipena eginez. Horrela, enpresetako praktiketara joaterakoan heldutasun maila handiagoa izango dute eta trebatuago egongo dira, eta Oinarrizko Lanbide Titulua lortzeko berme handiagoa izango dute.

 

Gure ikastetxean Oinarrizko bi Lanbide titulazio eskaintzen dira:

 

 
 
 

Sartzeko baldintzak

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-ziklo batean sartzeko:

1. Lehentasuna  edukiko dute honako  baldintzak betetzen dituztenek:

  • 15 urte beteta izatea, edo urte natural horretan betetzea, eta sartzeko unean edo urte natural horretan 17 urte baino gehiago ez izatea.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa eginda izatea edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa eginda izatea.
  • Irakasle taldeak ikaslearen gurasoei edo legezko tutoreei proposatu izana hura Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloren batean hastea.

2. Plaza libreak geldituz gero, 17 urtetik gorako ikasleek eta 3. DBHn matrikula egina duten ikasleek edukiko dute matrikulatzeko aukera.

3. Plaza libreak geldituz gero, titulazio gabeko 16 urtetik gorako ikasleek edukiko dute matrikulatzeko aukera.

 

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu zikloa amaitutakoan

 

Titulu honek lehentasuna izango du honako lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietarako onartua izateko.

 

  • Erdi-mailako heziketa-zikloak
    • Elektrizitatea eta Elektronika
    • Informatika eta Komunikazioak
    • Fabrikazio Mekanikoa
    • Instalatze eta Mantentze Lanak
    • Energia eta Ura
    • Erauzpen Industriak
    • Itsasoa eta Arrantza
    • Kimika; Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak
    • Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa
    • Eraikuntza eta Obra Zibila.

 

Elementu Metalikoen Fabrikazioa, Mekanizazioa aukera

hurrengoa - gora

Fabrikazio mekanikoa lanbide-arloaren logoaElektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloaren logoaIraupena:   3 ikasturte, 260 ordu lantokietan.

Lanbide-arloak: Fabrikazio mekanikoa, Elektrizitatea eta Elektronika

 

HELBURUA:


Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: fabrikazio mekanikoan material metalikoekin (ferrikoak zein ez-ferrikoak) oinarrizko mekanizatze eta muntaia eragiketak egitea, bai eta elementu eta ekipo elektriko eta elektronikoen muntaia eta mantentze eragiketa laguntzaileak gauzatzea, adierazitako kalitatearekin, dagozkion laneko arriskuen prebentzio eta ingurumenaren babes arauak begiratuz eta ahoz zein idatziz komunikatuz, gaztelaniaz, euskaraz eta atzerriko hizkuntzaren batean.

 

 

LANBIDE HAUETAKO EDOZEIN IZAN DEZAKEZU: 

 

  • Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.

  • Telebista eta sateliteen seinaleak hartzeko antenen muntatzailearen laguntzailea.

  • Tresneria elektrikoa eta elektronikoa mihiztatzeko langilea.

  • Zirkuitu inprimatuetako osagaien muntatzailea.

  • Tresneria elektriko eta elektronikoen mantentze-lanetako laguntzailea.

  • Plaka eta tresneria elektriko eta elektronikoen probatzailea eta doitzailea.

  • Industria metalurgikoetako, produktu metalikoen fabrikazioko eta manufaktura-industrietako peoiak eta laguntzaileak.

  • Karbono-altzairuzko materialen errutiloz estalitako elektrodo bidezko arku elektrikozko soldatzailearen laguntzailea.

  • Egitura metaliko astun eta arinen eta hodien soldatzailearen laguntzailea.

  • Eskuzko oxiebakitzailearen laguntzailea.

  • Metalen plasma bidezko eskuzko ebakitzailearen laguntzailea.

  • Prozesu automatizatuetako laguntzaileak.

  • Metal-arotzaren laguntzailea.

  • Egitura metalikoen muntatzailearen laguntzailea.

Bi ikasle proiektu batean lanean

 

 

HAUXE IKASI BEHARKO DUZU:

 

1. ikasturtean

2. ikasturtean

3. ikasturtean

3020. Fabrikazioko oinarrizko eragiketak

3022. Aluminio eta PVCko arotzeria 3015. Ekipo elektrikoak eta elektronikoak

3021. Soldadura eta metal-arotzeria

3073. Galdaragintza arineko oinarrizko eragiketak E591. Makina-erremintarekin egindako oinarrizko eragiketak(*)

3009. Zientzia aplikatuak I

3019. Zientzia aplikatuak II E800. Laneko prestakuntza eta orientabidea

3011. Komunikazioa eta gizartea I

3012. Komunikazioa eta gizartea II  

Tutoretza eta orientabidea I

Tutoretza eta orientabidea II Tutoretza eta orientabidea III

Gaitasun osagarriak

Gaitasun osagarriak Gaitasun osagarriak

Kirola

 

Marrazketa eta matematika

Gizarte trebetasunak

Gizarte trebetasunak

Gizarte trebetasunak

Elkartasun proiektua

Elkartasun proiektua

Elkartasun proiektua

Norberaren garapena

Norberaren garapena

Norberaren garapena

STEAM

STEAM

STEAM

 

   

 

  3079. Lantokiko prestakuntza

 

(*) Mekanizazioa aukera

Oinarrizko Curriculum Diseinua

Lan ezarpena

gora

 

Eskuorria: Elementu Metalikoen Fabrikaziorako Oinarrizko Profesionala

OCD - Oinarrizko Curriculum Diseinuaren azala (gaztelaniaz) (Fabrikazio Mekanikoa lanbide-arloan)

OCD - Oinarrizko Curriculum Diseinuaren azala (gaztelaniaz) (Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloan)

 

 

 

Elektrizitatea eta Elektronika

aurrekoa - gora

Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloaren logoaIraupena:   3 ikasturte, 260 ordu lantokietan.

Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta Elektronika


HELBURUA:


Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza. Elementu eta ekipo elektriko eta elektronikoen muntatze eta mantentzean laguntza eragiketak gauzatzea, baita eraikinetarako eta eraikin-multzoetarako instalazio-elektrotekniko eta -telekomunikaziokoetan ere, beharrezko teknikak erabiliz, adierazitako kalitatearekin jardunez, dagozkion laneko arriskuen prebentzio eta ingurumenaren babes arauak begiratuz eta ahoz zein idatziz komunikatuz, gaztelaniaz, euskaraz eta atzerriko hizkuntzaren batean.

 

 

LANBIDE HAUETAKO EDOZEIN IZAN DEZAKEZU: 

 

  • Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.

  • Satelite-telebistako antena hartzaileen muntatzailearen laguntzailea.

  • Tresneria telefonikoko eta telegrafikoko instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.

  • Komunikazioko tresnen eta sistemen instalatzailearen laguntzailea.

  • Telefono-instalazioetako instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.

  • Energia elektrikoaren produkzioko eta banaketako industriaren peoia.

  • Sistema mikroinformatikoetako muntatzaile laguntzailea.

 

 

 

HAUXE IKASI BEHARKO DUZU

 

1. ikasturtean

2. ikasturtean

3. ikasturtean

3015. Ekipo elektrikoak eta elektronikoak

3013. Instalazio elektrikoak eta domotikoak

3016. Datuak transmititzeko sareak instalatzea eta mantentzea

  3014. Telekomunikazioetako instalazioak E570. Behe-tentsioko instalazio elektrikoen eta telefonia- eta -komunikazio-instalazioen muntaketa eta mantenimendua

3009. Zientzia aplikatuak I

3019. Zientzia aplikatuak II

E571. Elektrizitate- eta elektronika-zerbitzuen bezeroentzako arreta

3011. Komunikazioa eta gizartea I

3012. Komunikazioa eta gizartea II E800 Laneko prestakuntza eta orientabidea

Tutoretza eta orientabidea I

Tutoretza eta orientabidea II Tutoretza eta orientabidea III

Gaitasun osagarriak

Gaitasun osagarriak Gaitasun osagarriak

Robotika

Robotika

Teknologia berriak

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak

Gaitasun digitalak

 

 

Kirola

Kirola

 

Gizarte trebetasunak

Gizarte trebetasunak

 

Errefortzua

 

 

 

  3018. Lantokiko prestakuntza

 

Oinarrizko Curriculum Diseinua

Lan ezarpena

gora

 

Eskuorria: Elektrizitateko eta Elektronikako Oinarrizko Profesionala

OCD - Oinarrizko Curriculum Diseinuaren azala