Mathematics Revisited proiektu europearra

  • astelehena, 2019ko otsailak 25 |
  • Lorea Larraza

  Mathematics Revisited Erasmus+ proiektuaren logoa

 

Mathematics Revisited (Matematika berbisitatu).


Erasmus+ programaren bidez finantziatutako KA2 motako proiektu bat da. Bi ikasturtetan zehar, 2018-2020 artean garatuko da.


Azalpena

Proiektu honen oinarria matematikak dira baina, artea, literatura eta historiaren ikuspegitik landutako jardueren bitartez burutuko dena. Proiektuko ekintza guztiak, honen hezurdura osatzen duten jarduerak dira eta elkarlanean osatuko ditugu parte hartzen dugun ikastetxe guztion artean. Horrez gain, bi ikasturte hauetan zehar gure ikasleek, gainerako ikasleekin batera, elkar ezagutzeko aukera izango dute, programatuta dauden aste beteko luzera izango duten bidaietan:
  • 2019ko martxoan, Suedian izango da topaketa
  • 2019ko ekainean Errumanian
  • 2019ko urrian Hernanin
  • 2020ko martxoan Maltan.


Partaideak

Erakundeen arteko proiektu honen parte-hartzaileak hauek dira:

Kanpo loturak

ERASMUS+: Hernani LHtik Suediara

  • igandea, 2019ko martxoak 24 |
  • Erasmus+ arduraduna

 


Mathematics Revisited Erasmus+ proiektuaren logoa


Oinarrizko Lanbide Heziketako 4 ikasle Suediara bidaiatu dute. Elementu Metalikoen Fabrikazioko OLHko zikloan burutzen ari garen Mathematics Revisited Erasmus+ proiektuaren baitan, programatutako jarduerak burutuko dituzte 4 ikasleek, Europako beste lurraldeetako ikasleekin batera.

 

 


Aireportuan Suediara eramango dituen hegaldiaren zain, 4 ikasleak eta 2 irakasleak

 

Dagoeneko pasa dira ia 6 hilabete nazioarteko Erasmus+ proiektua (Mathematics Revisited) hasi genuenetik eta orain datorkie gure ikasleei egindako lanak dakarren saria. Datorren igandetik, martxoak 24, hurrengo ostirala arte, martxoak 29, Suedian amaituko dute gure OLHko 4 ikaslek 2. mailako zati teorikoa, praktiketara joan aurreko azken astea hain zuzen.


Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak, Europako beste 5 ikastetxetako ikasleekin batera, bi urtetan zehar garatuko duten proiektu bat ari dira aurrera eramaten eta honen ardatza matematikak dira. Baina, proiektu honen ikuspegia da bere alderdi berritzaile eta erakargarriena; matematikak, artea eta literatura abiapuntutzat hartuta landuko baitituzte, bertan parte hartzen duten ikasleek. Hortaz, matematikak lanketa integratzaile eta zeharkako batetik lantzen hasiak dira eta lanketa honen parte dira, proiektuan zehar izango ditugun bidai eta bisitak.


Lehenengoa da egun gutxi barru dagokiguna. Avesta izeneko suediar hirian gure 4 ikasle eta 2 irakasle elkartuko dira, beste ikastetxeetako ikasleekin topaketa antolatuz, bertan proiektuan aurrera eramandako ekintzak plazaratu, konpartitu eta hori gutxi balitz, kultura eta jende ezberdinak elkarlanean ezagutzeko aukera zanen dute, proiektuko taldea osatzen duten ikastetxeak Austria, Grezia, Errumania, Malta, Suedia eta gurea baitira.


Aurrerago bizipenen berri emango dugu. Adi egon zaitezte!!

 

Gizarte sareetan

  • Joaneko bidaia


  • 1. eguna

 

 


  • 2. eguna




  • 3. eguna


  • 4. eguna

 

  • 5. eta azken eguna

 

Jolastokiko Horma-Grafiti berria

  • asteazkena, 2018ko azaroak 21 |
  • Amaia Galarza

Gure OLH bigarren mailako ikasleek horma-grafiti polita egin dute jolastokian.

Jarduera hau Erasmus+eko Mathematics Revisited proiektuaren barnean landu dute.

 

"Hazi" agertzen den grafitiaren zatia  
"Bizi" agertzen den grafitiaren zatia  
Grafitiaren zati bat, "Hezi"  


 

OLH bigarren mailako ikasleak horma-grafiti batean aritu dira lanean azken egun hauetan. Ekintza hau, beste hainbat ekintzei bukaera emanez etorri da. Erasmus+eko gure azken proiektuaren barruan, Mathematics Revisited, artea eta matematikak lantzen aritu dira. Honela, jarduera hauekin bukatzeko eta ikasitako eta ikusitako guztian inspiratuta, mural hau sortu dute GKo grafitigilearen laguntzaz. Lan zoragarria mutilak!

 

Grafitiaren horma osoko argazki panoramikoa  
   

 

Margotzeko lanak

Euria atertu zain egon ginen, hormak lehorra egon behar zuelako margotu ahal izateko.

 

   
Ikasleak diseinua duen plastikoa hormara eusten

"Mathematics Revisited" Erasmus+ proiektuaren logoa


 
   Ikasleak diseinuaren zati batean lan egiten  
 
   

Ikasleak hormako grafitia margotzen  

Emaitza

Patioaren itxura hoberako aldatu da horman grafitia margotu ondoren.

 

Grafiti aurreko eta ondorengo argazkia