Hernani Lanbide Heziketa: Gizarte Berrikuntzako LHII

Lanbide heziketaren helburu nagusia da ikasleak lanbide ezberdinetan jarduteko gaitasunetan trebatzea, gizartean eta enpresetan eskaerarik handiena eta etorkizunik hoberena duten lanpostuetarako prestatzea beti ere ezaguera tekniko eta praktikoetan oinarriturik.



Berriak:

Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

ostirala, 2019ko azaroak 22

Azaroa 25, datorren astelehena, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna izendatuta dago. Ikastetxetik bat egiten dugu gizarteko arazo larria den aldarrikapen honekin.

 

Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

3 bideo sortu dituzte 2. mailako ASTko ikasleek

 

Erasmus+ proiektuaren baitan, atzerriko ikasleen bisita izan dugu ikastetxean

astelehena, 2019ko urriak 28

Europako hainbat herrialdetako ikasle eta irakasleak izan ditugu Erasmus+ programaren “Mathematics Revisited” proiektuaren baitan Hernanin bisitan urriaren 14tik 18ra arte.

 

Austria, Grezia, Errumania, Suedia eta Maltako 30 ikasle eta irakasleren bisita jaso dugu gurean. Aste oso batez aritu dira matematikarekin lotutako ekintzak burutzen, eta bide batez Euskal Herria ezagutzeko aukera ere izan dute.

 

  Urgull mendira egindako bisitako argazkia, Donostiako badia atzean ikusten dela.

WUKROra bidaltzeko bizikleta zaharren eskaera

osteguna, 2019ko urriak 10

Bizikletak zaharberrituko dituzte OLH (Oinarrizko Lanbide Heziketa) Mekanikako ikasleek gero Wukro Hirira (Etiopia) bidaltzeko.

 

Etxean erabiltzen ez diren bizikleta zaharrak dituztenek aukera izango dute Gizarte Berrikuntzako Lanbide Heziketa Institutura, garai bateko EPOra, haiek ekarri eta ekimen honi laguntzeko.

 

Bi ikasle tailerrean bizikleta bat zaharberritzen Angel Olaran eta Wukro hiriko ordezkariak bisitan ikastetxeko ikasle eta irakasleekin

Heziketa Zikloak: 2019-2020 ikasturteko Aurkezpena

ostirala, 2019ko irailak 6

Haserako prestakuntzako zikloen aurkezpena irailak 9 astelehenean izango da. Honekin hasera emango zaio ikasturteari.

 

  • 12:00 - eskaintza arrunteko ziklo eta maila guztietako aurkezpena.

 

  • 16:00 - eskaintza partzialeko aurkezpena.

 

 

Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko erronka

osteguna, 2019ko apirilak 11

Goi-mailako fabrikazio mekanikoko diseinuko (FMD) ikasleek beraien erronka aurrera eraman ahal izateko herriko empresa batekin izan dute elkarlana. SEIAK enpresan burutu dute aluminioaren galdaketa prozesua irudian ageri den produktua lortuz.

 

Jokin eta Endika erronkatik sortu duten produktuarekin  

SEIAK enpresaren logotipoa


Facebooken ikonoa   Twitterren ikonoa   Instagramen ikonoa   G+ ikonoa   youtuberen ikonoa   youtuberen ikonoa

 

 

 

 

Informazioa eskatzea, kexak eta iradokizunak

Heziketa eskaintzari buruzko informazioa, kexak edo iradokizunak egin nahi ditut.

Enplegurako Prestakuntza

Lanean zein langabezian daudenei zuzendutako ikastaroak.

2019-2020 ikasturterako langile naiz langabetuentzako ikastaroen eskaintza

Esperientzia

Egiaztatzeko Egitura

Eusko Jaurlaritzako plataforma akademikoa.

LH DUALA

Zikloaren ikasketa osatu aldi berean enpresa batean lan eginez