ESKAINTZA PARTZIALA

  • osteguna, 2019ko uztailak 11 |
  • hernanilanh.eus

  • Ordutegia:  astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara izango da.
  • A ereduan emango da (gazteleraz). Irakasleek euskaraz dakite.
  • Betekizuna: DBH titulua edo antzekoa eduki behar da matrikulatzeko.

 

Informazio orokorra:

Zure kualifikazio-maila hobetu nahi baduzu eta erregimen arrunteko programazio-ordutegia bete ezin baduzu (matrikula ziklo osorako da) prestakuntza-zikloa moduluka (irakasgaiak) egiteko eta modulu horiek banan-banan ziurtatzeko aukera duzu, Eskaintza Partzialaren bitartez.

  • Zuzeneko modalitatea.
  • 18 urtetik gorakoentzat, betiere erdi-mailako edo goi-mailako zikloetara igarotzeko baldintzak betetzen badituzte edo erdi-mailako edo goi-mailako zikloetara igarotzeko dagokion sarbide-proba gainditu badute (egin nahi duzun/dituzun modulua/k erdi-mailako edo goi-mailako prestakuntza-ziklokoa den kontuan izanik).
  • Bertaratzea derrigorrezkoa da.
  • Ordutegia: zure premietara egokituko da.
  • Matrikula: egin nahi duzun/dituzun moduluaren/moduluen arabera.
  • Lanbide-modulu hori edo horiek gaindituz gero, ziurtagiri akademikoa eta lortutako konpetentziei gehitzeko akreditazio partziala lortuko dituzu.
 
Instalazio Elektrikoak eta Automatikoko taldea, Eskaintza Partzialeko modalitatean, 2018-2019 ikasturtea
 
 

 

2019-2020 ikasturteko eskaintza

2019-2020 ikasturtean honako ziklo/moduluak eskaintzen dira.


Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak
Orduak guztira
Datak
0232. Industria-automatismoak
264
2019/09/09 - 2020/01/09
0236. Banaketa-instalazioak
105
2019/12/17 - 2020/03/23
0238. Instalazio domotikoak 126
2020/03/16 - 2020/05/27
E100. Ingeles teknikoa  33
2019/09/09 - 2019/10/01
0240. Makina elektrikoak
126
2020/01/10 - 2020/03/13
0241. Laneko prestakuntza eta orientabidea
105
2019/10/01 - 2019/12/16
0242. Enpresa eta ekimen sortzailea
 63
2020/03/23 - 2020/05/20

 

 

Aurreko ikasturteetako eskaintza

Erreferentzia gisa gera dadin, jarraian aurreko ikasturteetako eskaintza partzialeko eskaintza dago.

 

 

2018-2019 ikasturtean honako ziklo/moduluak eskaini ziren.

 

Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak
Orduak guztira
Datak
0233. Elektronika
132
2019/02/19 - 2019/05/30
0234. Elektroteknia
198
2018/09/24 - 2019/04/04
0235. Barneko instalazio elektrikoak
297
2018/09/07 - 2019/02/18
0239. Eguzki-instalazio fotovoltaikoak
66
2019/02/19 - 2019/04/11


 

2017-2018 ikasturtean honako ziklo/moduluak eskaini ziren.

 

Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak
Orduak guztira
Datak
0232. Industria-automatismoak
264
2017/09/11 - 2018/03/05
0240. Makina elektrikoak
126
2017/09/11 - 2018/01/17
0238. Instalazio domotikoak
126 2018/01/18 - 2018/05/22

0237. Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak
105 2018/03/06 - 2018/05/28
 

 

 

2016-2017 ikasturtean honako ziklo/moduluak eskaini ziren.

 

Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak
Orduak guztira
Datak
0235. Barneko instalazio elektrikoak
297
2016/09/07 - 2017/02/07
0236. Banaketa-instalazioak
105
2017/02/07 - 2017/03/27
0238. Instalazio domotikoak
126
2017/03/27 - 2017/06/05

 


 

 

Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak

Adi: Gaztelaniaz eskainiko da Eskainta Partzialaren bitartez. Irakasleek euskaraz dakite.
 
Iraupena:   Erdi Mailako Ziklo honen garapena bi ikasturtetan gauzatzen da modalitate arruntarekin, Eskaintza Partzialarekin berriz modulu guztiak eskuratzea beharrezko den denbora. Eskolan garatuko diren moduloak gainditu ostean, lan praktikak egingo dira.
 

Titulazio hau ikasketa arautukoa izanik, Eskaintza Partzialak, Lanean ari direnek Erdi Mailako Instalazio Elektrikoetan eta Automatikoetan Teknikaria titulua eskuratzeko ikasketak egin ahal izatea errazten du.

 


HELBURUA:
 
Titulu honen konpetentzia orokorra da eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, behe-tentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak eta sistema automatizatuak muntatzea eta mantentzea, betiere indarrean dagoen araudia eta erregelamentazioa aplikatuz, kalitate, segurtasun eta laneko arriskuetako protokoloak aintzat hartuz, eta funtzionalitatea eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuz.

LAN MUNDUAN ZEREGIN NAGUSIAK: 

  • Instalatzaile/mantentzaile argiketaria.
  • Eraikuntzako argiketaria.
  • Industria-argiketaria.
  • Mantentze-argiketaria.
  • Sistema domotikoen instalatzailea eta mantentzailea.
  • Antenen instalatzailea/mantentzailea.
  • Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
  • Telefono-instalazioen eta -tresneriaren instalatzailea/mantentzailea.
  • Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea.
Ikasle bat koneksioak doitzen
 
 
 

 

HAUXE IKASI BEHARKO DUZU

Eskaintza arruntean Lehenengo ikasturtean
Orduak / Astero
Orduak / Guztira
0232. Industria-automatismoak
 8
264
0233. Elektronika
 4
132
0234. Elektroteknia
 6
198
0235. Barneko instalazio elektrikoak
 9
297
0239. Eguzki-instalazio fotovoltaikoak
 2
 66
E100. Ingeles teknikoa  1  33
     
Eskaintza arruntean Bigarren ikasturtean
Orduak / Asteko
Orduak / Guztira
0236. Banaketa-instalazioak
 5
105
0237. Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak
 5
105
0238. Instalazio domotikoak
 6
126
0240. Makina elektrikoak
 6
126
0241. Laneko prestakuntza eta orientabidea
 5
105
0242. Enpresa eta ekimen sortzailea
 3
 63
0243. Lantokiko prestakuntza  - 380

 
 
 
Eskuorria: Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak OCD - Oinarrizko Curriculum Diseinuaren azala

 

Gipuzkoa osoko Eskaintza Partziala

Gipuzkoako Eskaintza Partzial osoa erakusten du Ikaslanek bere webgunean.

Gipuzkoako herriak eta eskualdeak

 


Kualifikazio Profesionalak, Konpetentzia Unitateak eta Lanbide Heziketako Tituluen arteko erlazioa

  • hernanilanh.eus

Heziketa eskaintza ezberdinak baliatuz ikasi daitezke Kualifikazio Profesionalak eta Lanbide Heziketako Tituluak eskuratzeko beharrezkoak diren Heziketa Unitateak.

Heziketa modalitateak:

  • Kualifikazio Profesionaletako ikastaroak.
  • Hasierako LHko Lanbide Moduluak
    • eskaintza Partzialaren bidez.
    • eskaintza arruntaren bidez.

Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak

Heziketa Ziklo honek 2 Kualifikazio Profesional oso biltzen ditu (1 eta 2) eta hirugarren bat osatu gabea (3):

  1. ELE257_2 Behe tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea.
  2. ELE043_2  Eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak muntatzea eta mantentzea.
  3. ENA261_2 Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzea eta mantentzea.

Hauetako lehenengoarekin (ELE043_2), Instalatzaile Karneta eskuratzen da.

Eskaintza Partzialaren bidez 2016-2017 ikasturtean ziklo honetako 3 modulu eskainiko dira, Instalatzaile Karneta eskuratzeko beharrezkoak.


Tabla con la relación entre Cualificaciones Profesionales, Unidades de Competencia y Títulos de FP