Erasmus+

  • astelehena, 2020ko otsailak 3 |
  • Erasmus+ taldea

Erasmus+,  2014-2020 denboraldian, hezkuntza, formakuntza, gazteria eta kirolaren eremuan izango den programa europarra da.

 

 

 

Erasmus+, gure hezkuntza, formakuntza eta gazteriaren sistemek, lan mundurako nahiz gaur egungo eta etorkizuneko gizarterako beharrezkoak diren gaitasunak barneratzeko ikaskuntza eta irakaskuntza batekin hornitzeaz gain, lan aukerak eta garapen pertsonala sustatzen dituen programa bakarra da.

 

Hernaniko Lanbide Heziketaren Erasmus karta (gaztelaniaz)
Hernaniko Lanbide Heziketaren Erasmus karta (ingelesez)

 

 

ERASMUS POLITIKAREN ADIERAZPENA

 

Gure erakundearen bokazioa ahalik eta ikasle gehienek praktikak Europar Batasuneko enpresetan egin ahal izatea da. Era berean, irekita gaude praktika horiek Europar Batasunetik kanpoko beste herrialde batzuetan egin ahal izateko ere.

Gure ustez, ikasleen mugikortasun-esperientziak eragin profesionala ez ezik, bizitzarako ere erabateko eragina du ikasleengan.

Gure helburuetako bat Familia desberdinetako ikasleek enplegurako prestakuntza egonaldiak, Europako enpresetan egin ahal izatea da.

Enpresak aukeratzeko orduan, ikaslearen praktikekin konprometitutako pertsona bat duten enpresei, lanpostu duin bat eskeintzen dutenei eta  ikaslearen zeregina zikloaren curriculumera egokitzen duten enpresei emango zaie lehentasuna.

Era berean, irakasleei, ikasleei jarraipena egiteko bisitak egiteko aukera eman nahi diegu, bai eta gure lanbide-heziketako hezkuntza-sistema ezagutu nahi duten Europako beste irakasle batzuekin elkartrukea egiteko aukera.

Orokorrean, ikastetxeak Erasmus programarekiko lehentasunezko ekintza hauek ditu:

- Europako enpresetan ikasleen mugikortasuna sustatzea, kontuan hartuta ikasleak direla mugikortasunaren protagonistak.
- Programa hainbat modutan zabaltzea, eta haren erakargarritasuna eta irisgarritasuna nabarmentzea.
- Hizkuntza- eta kultura-prestakuntza babestea.
- Ikasleek egindako jarduerak akademikoki aitortzea eta irakasleenak egindakoak ofizialki aitortzea.

Ikastetxeak Erasmus programan parte hartzeak helburu hauek ditu :
- Irakaskuntzen kalitatea eta erakargarritasuna hobetzea.
- Lehiakortasuna, enpresa-espiritua eta Europako lan-ingurunean eskatzen diren trebetasunak eta gaitasunak sustatzea.
- Europar Batasuneko hainbat herrialdetako hizkuntzen ikaskuntza eta kulturen ezagutza sustatzea eta aberastea eta kultura desberdinen integrazioa bultzatzea.

 

KA1

Hernaniko Gizarte Berrikuntzako LHII-n bai erdi mailako zikloetako (KA102), bai goi mailako zikloetako gure ikasleek (KA103) praktikak enpresa europarretan egiteko aukera izatea beharrezkoa ikusten dugu, horrek ikasleari zenbait abantaila ekartzen dizkiola uste baitugu. Hori dela eta, ERASMUS+ programan parte hartzen dugu.

 

 

 

 

Parte hartzen duten herrialde europarretako hezkuntza- eta prestakuntza-sistemen arteko trukea, lankidetza eta mugikortasuna erraztea du programa honek helburu nagusia, munduan kalitateko erreferentzia bat bihur daitezen.

KA2

2016/2017 ikasturtea

Aurreko ikasturtean lau ikasle izan baziren Lantokiko Prestakuntza (LP) Europako herrialde desberdinetan egiten, aurten bost izango dira, Animazio Soziokultural eta Turistiko Goi Mailako Zikloko bigarren mailako bost ikasle.

 

 

2016/2017 ikasturtea

Lau ikasle izan dira Lantokiko Prestakuntza (LP) Europako herrialde desberdinetan egiten.

 

 

Kanpo loturak

  •  
  •  
  •  
  •