3 urteko Oinarrizko Lanbide Heziketa

  • ostegua, 2020ko martxoak 5 |
  • Gizarte Berrikuntzako LHII

Jarduneko ikasturtean 3 urteko OLHko bi ziklo eskaintzen hasi gara. Hezkuntza Saileko LHko Sailburuordetzak bultzatu duen proiektu berritzaile honen helburua da ikasle gehiagok titulua eskuratzea. Hiru ikasturtetan egiteak hainbat abantaila eskaintzen dizkie ikasleei, ohiko moduluez gain gaitasun osagarriak landuko dituztelako. Euskal Autonomia Erkidegoan ikastetxe honetan bakarrik ezarri da 3 urteko aukera.

 

 

 

Abantailak:

  • Zikloa amaitzeko berme handiagoa

  • Ikasketekin jarraitzeko prestatuago

  • Enplegurako trebatuago

3 urteko OLHko bi ziklo eskaintzen dira, ELE1 eta EMF1.

 

Oinarrizko Lanbide Heziketa 3 ikasturtetan eskaintzen dugu. Proiektu berritzaile honek hainbat abantaila ditu 2 urtekoarekin aldaratuz, curriculumean azaltzen diren moduluez gain bestelako gaitasunak lantzen baititugu: trebetasun sozialak garatzen dira, teknologia berrien bidezko proiektuak egiten dira, hizkuntza eta matematika errefortzuak ematen zaizkie eta kirol ekintzak egiten dituzte; hori guztia ikasleen egoera pertsonala kontuan hartuz eta banakako jarraipena eginez. Horrela, enpresetako praktiketara joaterakoan heldutasun maila handiagoa izango dute eta trebatuago egongo dira, eta Oinarrizko Lanbide Titulua lortzeko berme handiagoa izango dute.

 

 

Informazio gehiago aurkituko duzu HEZIKETA ESKAINTZA atalean.