WUKROra bidaltzeko bizikleta zaharren eskaera
- osteguna, 2019ko urriak 10 |
- Gizarte Berrikuntzako LHII
Bizikletak zaharberrituko dituzte OLH (Oinarrizko Lanbide Heziketa) Mekanikako ikasleek gero Wukro Hirira (Etiopia) bidaltzeko.
Etxean erabiltzen ez diren bizikleta zaharrak dituztenek aukera izango dute Gizarte Berrikuntzako Lanbide Heziketa Institutura, garai bateko EPOra, haiek ekarri eta ekimen honi laguntzeko.
Urteak dira Hernaniko Lanbide Heziketa Institutua Wukro Hiriko (Etiopia) lanbide eskolarekin elkarlanean dabilela. Ikasturte honetarako, 2019-2020, OLH (Oinarrizko Lanbide Heziketako) Mekanikako ikasleek (1EMF1) ekimen berri bat jarri dute martxan. Honen bidez eskolan bertan bizikletak zaharberritu eta Wukro Hirira bidaliko dira.
Proiektua aurrera ateratzeko, ikastetxetik Hernani eta inguruetako herritarrei eskaera luzatu nahi dizuegu etxean gordeta dituzuen, eta erabilerarik ematen ez diezuen bizikleta zaharrak gurera ekartzeko. Erabiltzeko moduan dauden tamaina guztietako bizikletak izango dira ongi etorriak eta urte osoan zehar hartuko ditugu.
Helburuen artean dago ikasleek konponketa lanak eginez beraien prestakuntza sakontzea, soldatzen, margotzen eta abar trebatzea, eta bide batez lan horren emaitzak erabilera bat izatea. Modu honetan konpondutako bizikletek bigarren bizitza bat izango dute Afrikako lurralde urrunetan.
Ustekabeko bisita
Gaur astezkena, 2019-11-12, ustekabeko bisita jaso dugu. Angel Olaran etorri da ikastetxera Wukro (Etiopia) hiriko alkatearekin eta kirol arloko arduradun batekin. Bisita laburra izan den arren, bertan ikusi dute bizikleten zaharberritzeko ekimena nola ari den gauzatzen.