Erasmus+ proiektuaren baitan, atzerriko ikasleen bisita izan dugu ikastetxean

  • astelehena, 2019ko urriak 28 |
  • Gizarte Berrikuntzako LHII

Europako hainbat herrialdetako ikasle eta irakasle izan ditugu Erasmus+ programaren “Mathematics Revisited” proiektuaren baitan Hernanin bisitan urriaren 14tik 18ra arte.

 

Austria, Grezia, Errumania, Suedia eta Maltako 30 ikasle eta irakasleren bisita jaso dugu gurean. Aste oso batez aritu dira matematikarekin lotutako ekintzak burutzen, eta bide batez Euskal Herria ezagutzeko aukera ere izan dute.

 

  Urgull mendira egindako bisitako argazkia, Donostiako badia atzean ikusten dela.

Iaz hasitako Erasmus+ proiektuari jarraipena emanez, Atzerriko hainbat ikasle eta irakasleren bisita izan dugu Hernaniko Gizarte Berrikuntzarako LHIIn. Erasmus+ programaren barruan kokatzen den “Mathematics Revisited” proiektuaren bitartez jaso dugu bisita. Bisita honen helburua matematikarekin lotutako ekintzak burutzean datza. Matematika ardatz modura hartuz, artea, literatura edo historiarekin lotutako hainbat ekintzak burutzen dituzte parte hartzen duten ikastetxeek. Aste oso batez hainbat ekintza burutzen izan ditugu bisitariak, eta bide batez Euskal Herria ezagutzeko aukera ere izan dute.

 

2018-2020 artean martxan izango den Erasmus+ proiektuan eta Austria, Suedia, Malta, Errumania eta Greziako ikastetxeek hartuko dute parte. Pasa den urtean, Hernaniko ikasleek Suedia eta Errumaniara bisita egiteko aukera izan zuten. Oraingoan harrera ikastetxea izatea egokitu zaigu, eta 2020ko udaberrian Maltara joateko aukera izango dute bertako ikasleek, ekimenari jarraipena emanez.

 

Urgull mendira egindako bisitako argazkia, Donostiako badia atzean ikusten dela.

 

Bilboko Guggenheim Museora egindako bisitan Puppyrekin argazkia atera zuten.

 

 

Komunikabideetan